"www.palaciodesamaniego.com" webgunean, Samaniego Luxury Resort enpresak, Espainiako zuzenbideko enpresa denak; egoitza soziala helbide honetan duenak: Constitución kalea, 12, 01307 Samaniego (Araba); eta B95984431 identifikazio fiskaleko zenbakia duenak, ostalaritza zerbitzuak eskaintzen ditu PALACIO DE SAMANIEGO hotelean.
Beraz, ostalaritza zerbitzuen Baldintza orokor hauek (hemendik aurrera, “Baldintza Orokorrak”) kontsumitzaileek edo profesionalek (hemendik aurrera, “Bezero(ak)”, bezero kontsumitzaile edo profesionalak, bereizi gabe, direnean) “www.palaciodesamaniego.com” webgunea (hemendik aurrera, “Webgunea”) erabiliz PALACIO DE SAMANIEGO hotelean egiten dituzten gela erreserba guztietara aplikatuko dira.
Kontratuko baldintza hauek azaroaren 16ko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen legeei buruzko 1/2007 EDL-n eta bere zuzenketetan oinarrituta idatzi dira, baita apirilaren 13ko baldintza hauek arautzen dituzten baldintza orokorrei buruzko 7/1998 legean oinarrituta ere.
Bezeroak, bere erreserba egin baino lehen, Baldintza Orokorrak irakurri dituela aitortzen du.
Erreserba baten baliozkotzeak Baldintza Orokorrak murrizketarik eta erreparorik gabe onartzen direla dakar.
Bezeroak kontratatzeko gaitasun juridiko osoa daukala aitortzen du, Baldintza Orokorren arabera obligazioak hartzeko.
1. Artikulua – Xedea
Baldintza Orokorrek alderdien eskubideak eta eginbeharrak zehazten dituzte, PALACIO DE SAMANIEGO hotelean Interneten bidez egindako gela erreserben esparruan.
2. Artikulua – Aplikazio esparrua
Baldintza Orokorrak Bezero batek Webgunearen bidez PALACIO DE SAMANIEGO hotelean egindako gela erreserba guztietara aplikatzen dira.
Bezeroak, bere erreserba baliozkotu aurretik, Baldintza Orokorrak erabat onartzen dituela derrigorrez baieztatu beharko ditu, hori egiteko Webguneko erreserba formularioan dagoen laukia markatuz.
Bezeroak Baldintza Orokorrak informatikoki gorde ditzake eta kopiak egin ditzake inprimatzen baditu. Webgunean eskuragarri dauden bitartean, Baldintza Orokorrak aplikatzen dira.
Aldatu daitezke. Aplikatzen diren baldintzak erreserba egiterakoan Webgunean indarrean daudenak dira. Baldintza Orokorrak indarrean sartzen dira on-line jartzen direnean.
3. Artikulua – Erreserba prozedura eta Baldintzak
Erreserba prozedurak hurrengo etapa hauek dauzka :
• Erreserba formularioa aukeratu (frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz eskuragarri dagoena): nahiago dituzun hizkuntza eta dibisa aukera ditzakezu;
• Erreserba formularioan egonaldiaren datak eta zenbat pertsona izango zareten idatzi;• Eskaintzen ditugun gelen artean, gela bat edo gehiago kontsultatu eta aukeratu. Kontuz, erreserba prozedura egiten duzun bitartean denbora asko ezer egin gabe pasatzen baduzu, posiblea da aukeratu duzun ostatatze aukera jadanik bermatua ez egotea.
• Datu pertsonalak eta banku-datuak sartu. Etapa honetan, bere erreserba amaitu aurretik, Bezeroak aukeratu duen eskaintzaren detaileak egiaztatu ditzake, batez ere prezio osoa eta erreserba eta deuseztapen baldintzak.
• Banku-datuak berme gisan gordetzen dira erreserba egiaztatzeko eta erreserba egiterakoan eskatzen den aurrerakina ordaintzeko, baita falta den zenbatekoa hartzeko ere, deuseztapen epea amaitzen denean.
• Bezeroak Baldintza Orokorrak ulertzen eta onartzen dituela aitortzen du, bere erreserba balioztatu aurretik baldintzak onartzeko laukia markatuz. Era berean, PALACIO DE SAMANIEGO hotelaren Datu pertsonalen babes eta cookie-en erabilera politika onartzen du, hori egiteko laukia markatuz. Bezeroak ere PALACIO DE SAMANIEGO hotelaren berriak eta eskaintza bereziak berripaper baten bidez jasotzeko aukera onartu dezake, hori egiteko laukia markatuz;
• Erreserba balioztatu “Erreserba bat amaitu” botoia klikatuz. Erreserbaren baliozkotzeak aurrerakin baten ordainketa dakar, egonaldi osoko prezioaren % 50ekoa dena, baldintza berezirik ez badaude. Baldintza bereziak baldin badaude, eskaintzan eta ordaintzeko momentuan zehaztuko dira. Era berean, erreserba baliozkotzean, Bezeroak deuseztapen epea amaitzen denean falta den zenbatekoa har diezaiotela onartzen du.
Baldintza Orokorren klausulak onartuz, Bezeroak hurrengo hau aitortzen eta onartzen du :
• Erreserba egiteko adin legala eta gaitasun juridikoa daukala eta webgunean agertzen diren baldintza orokor guztiak ulertu dituela.
• On-line erreserba egiterakoan eman dituen datuak egiazkoak, osoak eta laburrak direla.
• Webguneko mapan agertzen diren orriek bakarrik webgunea osatzen dutela.
• Bezeroak erantzukizuna bere gain hartuz Webgune horretan sartzen dela.
• Erreserba egin ondoren, baieztapen dokumentu elektronikoa jasoko duela eta momentu oro kontsultatu ahalko duela.
• Erreserba baieztatzen duela, hau da, adierazitako datak, gela eta pertsona kopurua eta aukeratutako hotela.
• Erreserbaren baldintzak eta prezioa tarifa baldintzetan zehazten direnak eta erreserba egin duen orrian agertzen direnak direla.
• Erreserba portaleari dagokionez, honek bere webgunearen bidez hautatutako hotelean gelak erreserbatzeko aukera ematen dizu, baina ez du inongo ostalaritza zerbitzurik eskaintzen.
• Zure txartelaren datuak erreserba ziurtatzeko gordetzen dira. Aukeratutako hotelean ordainduko da erreserba. Soilik deuseztapen kasuan edo Bezeroa agertzen ez bada, erreserba deuseztatuko da eta honi dagozkion kostuak, tarifa baldintzetan adierazten direnak, fakturatuko dira.
• Eskaintzak bakarrik baliozkoak izango dira zerbitzuaren erabiltzaileentzat eskuragarri dauden bitartean.
4. Artikulua – Erreserba jaso izanaren adierazpena
Bezeroak bere erreserba baliozkotzean, berehala jasoko du bere erreserba laburbiltzen duen baieztapen elektroniko bat.
5. Artikulua – Erreserbatzeko eta erreserba deuseztatzeko baldintzak
Jarraian, gure eskaintza “estandarren” erreserba eta deuseztapen baldintzak, behe-denboraldian (Hotelak Espainiako egutegiaren arabera mugatzen duen denboraldia) eta goi-denboraldian (Hotelak Espainiako egutegiaren arabera mugatzen duen denboraldia) irakurri ditzakezu.
Artikulu honetan adierazten diren erreserba eta deuseztapen baldintzak bezalakoak ez diren beste baldintzak egon daitezke gure eskaintza eta tarifa berezientzat, batez ere deuseztatu eta itzul ez daitekeen eskaintzentzat. Baldintza berezi hauek eskaintzaren informazioan eta erreserba baliozkotzean adieraziko dira.
5.1 Artikulua – Erreserba eta deuseztapen baldintzak
•Behe-denboraldia (Hotelak Espainiako egutegiaren arabera mugatzen duen denboraldia) :
Erreserba egonaldiko data aurretik hamabost egun baino gehiagoko aurrerapenarekin egiten bada, erreserba egiterakoan, Bezeroak egonaldiko zenbateko osoaren % 50eko aurrerakina ordainduko du, zergak eta zerbitzu-kostuak barne, egonaldi-tasa gabe.
Bezeroak prezioko geratzen den zenbatekoa egonaldiaren hasiera data baino hamabost egun lehenago ordainduko du.
Erreserba egonaldiko data aurretik hamabost egun baino gutxiagoko aurrerapenarekin egiten bada, Bezeroak erreserba egiterakoan egonaldiko prezio osoa ordainduko du.
Erreserbaren deuseztapen guztiak 18:00k aurretik (Samaniegoko ordua) jakinarazi behar dira, telefonoz +34956600000 eta/edo e-mailez reservas@palaciodesamaniego.com, gutxienez aurreikusitako helduera data baino 15 egun lehenago. Baldintza hauek errespetatzen badira, Bezeroari erreserba ziurtatzeko ordaindu duen aurrekinaren zenbatekoa itzuliko zaio eta baita prezioaren geratzen den kopurua, Bezeroak kopuru hau jadanik ordaindu badu.
Deuseztapena helduera data aurretik hamabost egun baino gutxiagoko aurrerapenarekin egiten bada, erreserbaren zenbateko osoa (aurrerakina eta geratzen den kopurua barne) fakturatuko da eta Hotelak Bezeroak ordaindu dituen zenbateko guztiak gordeko ditu.
Era berean, deuseztapenik ez badago eta Bezeroa agertzen ez bada, erreserbaren zenbateko osoa (aurrerakina eta geratzen den kopurua barne) fakturatuko da eta Hotelak Bezeroak ordaindu dituen zenbateko guztiak gordeko ditu.
• Goi-denboraldia (Hotelak Espainiako egutegiaren arabera mugatzen duen denboraldia) :
Erreserba egonaldiko data aurretik baino hogeita hamar egun gehiagoko aurrerapenarekin egiten bada, erreserba egiterakoan, Bezeroak egonaldiko zenbateko osoaren % 50eko aurrerakina ordainduko du, zergak eta zerbitzu-kostuak barne, egonaldi-tasa gabe.
Bezeroak prezioko geratzen den zenbatekoa egonaldiaren hasiera data baino hogeita hamar egun lehenago ordainduko du.
Erreserba egonaldiko data aurretik baino hogeita hamar egun gutxiagoko aurrerapenarekin egiten bada, Bezeroak erreserba egiterakoan egonaldiko prezio osoa ordainduko du.
Erreserbaren deuseztapen guztiak 18:00k aurretik (Samaniegoko ordua) jakinarazi behar dira, telefonoz +34956600000 eta/edo e-mailez reservas@palaciodesamaniego.com, gutxienez aurreikusitako helduera data baino 30 egun lehenago. Baldintza hauek errespetatzen badira, Bezeroari erreserba ziurtatzeko ordaindu duen aurrekinaren zenbatekoa itzuliko zaio eta baita prezioaren geratzen den kopurua, Bezeroak kopuru hau jadanik ordaindu badu.
Deuseztapena helduera data aurretik hogeita hamar egun baino gutxiagoko aurrerapenekin egiten bada, erreserbaren zenbateko osoa (aurrerakina eta geratzen den kopurua barne) fakturatuko da eta Hotelak Bezeroak ordaindu dituen zenbateko guztiak gordeko ditu.
Era berean, deuseztapenik ez badago eta Bezeroa agertzen ez bada, erreserbaren zenbateko osoa (aurrerakina eta geratzen den kopurua barne) fakturatuko da eta Hotelak Bezeroak ordaindu dituen zenbateko guztiak gordeko ditu.
5.2 Artikulua – Erreserba aldatzea
•Behe-denboraldia (Hotelak Espainiako egutegiaren arabera mugatzen duen denboraldia) :Erreserbaren aldaketa guztiak 18:00k aurretik (Samaniegoko ordua) jakinarazi behar dira, telefonoz +34956600000 eta/edo e-mailez reservas@palaciodesamaniego.com, gutxienez aurreikusitako helduera data baino 15 egun lehenago. Samaniego Luxury Resort enpresak erabakiko du, gelen erabilgarritasunaren arabera, ea aldaketa onartzen duen.
Bezeroak egonaldia laburtzen edo dataz helduera data aurretik hamabost egun baino gutxiagoko aurrerapenarekin aldatzen badu, Samaniego Luxury Resort enpresak Bezero kontsumitzaileari egonaldi osoko zenbatekoa kalte-ordainketa bezala fakturatu ahalko dio gela beste bezero bati saltzea lortzen ez badu.
Aldaketa eskaera helduera data aurretik hamabost egun baino gutxiagoko aurrerapenarekin egiten bada, Samaniego Luxury Resort enpresak erabakiko du ea aldaketa onartzen duen, gelen erabilgarritasunaren arabera.
•Goi-denboraldia (Hotelak Espainiako egutegiaren arabera mugatzen duen denboraldia) :Erreserbaren aldaketa guztiak 18:00k aurretik (Samaniegoko ordua) jakinarazi behar dira, telefonoz +34956600000 eta/edo e-mailez reservas@palaciodesamaniego.com, gutxienez aurreikusitako helduera data baino 30 egun lehenago. Samaniego Luxury Resort enpresak erabakiko du, gelen erabilgarritasunaren arabera, ea aldaketa onartzen duen.
Bezeroak egonaldia laburtzen edo dataz helduera data hogeita hamar egun baino gutxiagoko aurrerapenarekin aldatzen badu, Samaniego Luxury Resort enpresak Bezero kontsumitzaileari egonaldi osoko zenbatekoa kalte-ordainketa bezala fakturatu ahalko dio gela beste bezero bati saltzea lortzen ez badu.
Aldaketa eskaera helduera data aurretik hogeita hamar egun baino gutxiagoko aurrerapenarekin egiten bada, Samaniego Luxury Resort enpresak erabakiko du ea aldaketa onartzen duen, gelen erabilgarritasunaren arabera.
•Eskaintza eta tarifa bereziak :
Artikulu honetan adierazten diren erreserba aldaketa baldintzak bezalakoak ez diren beste baldintzak egon daitezke eskaintza eta tarifa berezientzat. Kasu horretan, baldintza berezi hauek eskaintzaren informazioan eta erreserba baliozkotzean adieraziko dira.
6. Artikulua – Prezioa
Adierazitako prezioa bakarrik gelen erreserbarena da.
Tarifa gau bateko prezioa da, aukeratutako gela motaren eta mantenuaren arabera, beste zerbitzuak prezioaren barne daudela zehazki adierazten duten hotelen kasuan izan ezik.
Tarifaren barne ez daude adierazten ez diren zerbitzuak ezta zerbitzu gehigarriak (joan-etorriak, eskupekoak, telefonoz egindako deiak, garbitegia, esaritegia, aparkalekua, e.a.). Zerbitzu hauek banan-banan erreserbatu eta fakturatuko dira.
Adierazitako tarifaren barne salmentaren prezioa eta BEZa sartzen dira. Adierazitako gela/gau prezioen barne zerga guztiak sartzen dira, egonaldi-tasa izan ezik, Bezeroak aukeratzen duen dibisan.
Egonaldi-tasa prezioaz gain hotelean bertan ordaindu behar da.
7- Artikulua – Ordainketa baldintzak
Bezeroak bere banku-datuak jakinarazten ditu erreserba bermatzeko eta aurrerakina ordaintzeko, kreditu-txartela edo txartela pribatu batekin (Visa, Mastercard edo American Express, e.a.) baldintza edo tarifa berezirik aplikatzen ez bada, hori egiteko eremuan (datu-sarrera segurua SSL enkriptatzearen bidez) zuzenean hurrengo datu hauek sartzen: txartela zenbakia eta bere baliotasun data (erabiltzen den txartela egonaldiko momentuan baliogarri izan behar duela adierazten da) eta kriptograma bisuala.
PALACIO DE SAMANIEGO hotelera heltzen den egunean, Bezeroak erreserba egiteko edo ordaintzeko erabili duen banku-txartela ekarri behar du. Era berean, nortasun agiri bat erakusteko eskatu ahalko diote, banku-txartelen iruzurra saihesteko.
Aurrerakina on-line ordaintzen da, erreserba egiterakoan.
Bezeroak beste modu batean ordaindu nahi badu, erreserba formularioko “eskaera bereziak” laukian mezu bat utziz eskatu behar du.
Prezioko falta den zenbatekoaren ordainketa deuseztapen epea amaitzean banku-txartelaren bitartez atxikipen bat eginez egingo da.
Salbuespen bezala, eskaintza eta tarifa berezi batzuen kasuan, prezioko zenbateko osoa erreserba egiterakoan ordaindu behar da.
8. Artikulua – Egonaldi baldintzak
Bezero guztiek (haurrak barne) salbuespenik gabe, haien nortasun agiriekin eta dagozkien familia agiriekin etorri behar dute. Indarrean dagoen legeak dioen bezala, pasaportea edo nortasun agiria izan daiteke. Bezeroak haien bidaian agiri hauen arduradunak izango dira eta baita bisak, pasaporteak, txerto-agiriak, e.a. lortzeko ere.
Adingabeek haien gurasoek edo tutoreek idatzitako baimena behar dute, edozein agintariak baimena hau eskatu diezaieketelako. Hotelak ez du hurrengo kontu hauetan inongo erantzukizunik hartuko: agintari batek bisa ematen ez badu Bezeroari egotzi ahal zaion arrazoi batengatik, Bezeroari herrialdean sartzen uzten ez badiote beharrezko dokumentuak ez dituelako edo dokumentu horiek iraungi badira, edo Bezeroak dokumentu horiek eman ez baditu.
Arazo hauek eragin ditzakeen kostu guztiak Bezeroaren erantzukizuna dira, agertzen ez diren Bezeroentzat ezarritako baldintzak kasu mota hauetan aplikatzen dira eta.
Polizia-fitxarako hartzen diren datu pertsonalak legeak ezartzen duen denboraldian zehar gordeko dira. Datu hauek hartzen dira ordena publikoko arazoak saihesteko eta baita ikerketa judizialak eta pertsonen onurarako ikerketak egiteko ere. Esparru honen barruan, datu hauek poliziara bidali ahalko dira, poliziak eskatzen baditu.
Gelatik 12:00k aurretik atera behar da derrigorrez. Irteera beranduago egingo bada, komeni da harrerarekin hitz egitea.
Ahal dugun guztia egingo dugu gelak posiblea den bezain laster prest egon daitezen. Hala ere, 16:00tik aurrera bakarrik egongo dira erabilgarri.
Gainera, komeni da guri jakinaraztea 18:00k baino beranduago helduko bazara, telefonoz +34956600000 zenbakira deituz edo e-posta bat hurrengo helbidera bidaliz: reservas@palaciodesamaniego.com.
9. Artikulua – Bermeak
Kontsumitzaileen eta/edo erabiltzaileen bermeei dagokienez, eta hotela Araban eta Euskal Autonomia Erkidegoan dagoenez, bi lurralde hauen legeak aintzakotzat hartuko dira eta Bezeroek ERREKLAMAZIO ORRIAK eskuragarri dauzkatela jakinarazten da.
10. Artikulua – Erantzukizuna
Samaniego Luxury Resort enpresak bere esfortzu handienak egiten dituen arren, Webgunean agertzen diren argazkiek eskaintzen diren ostalaritza zerbitzuak posiblea den bezain zuzen isla dezaten, argazki hauek ez dute kontratuko baliorik. Horregatik, aldaketak egon daitezke, adibidez, berritze lanak egiten badira edo altzariak aldatzen badira. Enpresak ez du inongo erantzukizunik bere gain hartuko aldaketa txikiak egiten badira.
Samaniego Luxury Resort enpresak ez du bere gain inongo erantzukizunik hartuko ezinbeste baten, bitartekoen, Samaniego Luxury Resort enpresaren kide baten edo Bezeroaren erruagatik erreserba egiten ez bada edo gaizki egiten bada; eta bereziki Internet erabilgarri ez badago, Webgunera sartzea ezinezkoa bada, kanpoko norbait bidegabe sartzen bada edo birus informatikoak baldin badaude.
Bezeroari egotzi ahal zaion arrazoi batengatik arauz kontrakoak, eraginik gabekoak, osoak ez diren edo iruzurrekoak diren erreserba edo ordainketa guztiek erreserbaren deuseztapena ekarriko du. Bezeroak ordainduko du deuseztapen hau, egin ditzakeen edozein ekintza zibilen edo penalen kalterako izan gabe.
Samaniego Luxury Resort ez du bere gain inongo erantzukizunik hartuko Bezeroei haien egonaldian zerbait lapurtzen badiete, zerbait galtzen badute edo haien gauzak hondatzen badira.
Baldintza Orokorrei edo ostalaritza-zerbitzuei buruzko informazioa lortzeko edo erreklamazioren bat egiteko, Bezeroek Samaniego Luxury Resort enpresako Bezeroarentzako arreta-zerbitzura telefonoz deitu +34956600000 eta/edo reservas@palaciodesamaniego.com e-posta helbidera idatzi beharko dute, behar bada haien erreserba-zenbakia adieraziz.
12. Artikulua – Gela aldaketa
Ezustekoren bat gertatzen bada, Bezeroari erreserbatu duen gela eskaintzea ezinezkoa bada edo ezinbesteko kasuan, PALACIO DE SAMANIEGO hotelak Bezeroari ostatze-alternatiba bat eskaini ahalko dio, gutxienez kategoria berako beste hotel batean edo, kategoria txikiagokoa baldin bada, erreserbatutako gelaren baina maila altuagoko gela batean, mota berdineko zerbitzuekin. Gela aldaketa honen gainkostu posible guztiak, mota berdineko zerbitzuetakoak, Samaniego Luxury Resort enpresak ordainduko ditu, baina ezingo zaio aldeko indemnizaziorik eskatu.
Hotelak ostatze-alternatiba hau aurkitzen ez duen salbuespenean, ezinbesteko kasuan izan ezik, Samaniego Luxury Resort enpresak erreserba deuseztatu dezake, Bezeroari aurrerakinaren eta ordaintzeko geratzen zen zenbatekoaren (ordaindu baldin badu) bikoitza emanez.
13. Artikulua – Bizitza pribatuaren eta datu pertsonalen errespetua
Samaniego Luxury Resort enpresak, erreserba formularioan adierazitako Bezeroen datu pertsonalen bilketaren eta tratamenduaren eremuan, indarrean dagoen datu pertsonalen babesari buruzko arauen betetzeari dagokionez, irakurri ezazu PALACIO DE SAMANIEGO hotelaren Datu pertsonalen babes eta cookie-en erabilera politika.
14. Artikulua – Jabetza intelektualeko eskubideak
Webgunean informazio gisa PALACIO DE SAMANIEGO hotelaren eskaintzak osatzen dituzten osagai guztien kopiak (adibidez, eskaintza baten detaileak erakusten dituen orri bat inprimatuz) onartzen da, soilik esparru pertsonalean eta pribatuan erabiltzen bada.
Hala ere, erabat debekatuta dago Webgunean dauden PALACIO DE SAMANIEGO hotelaren eskaintzak osatzen dituzten osagai guztien kopiak beste helburuekin erabiltzea, Samaniego Luxury Resort enpresak bere baimena aurretik idatziz ematen ez badu.
Samaniego Luxury Resort enpresak Webguneko osagaien dauzkan jabetza intelektualen eskubideei dagokienez, irakurri ezazu Webguneko erabilera baldintza orokorren 3. artikulua, “Jabetza intelektualen eskubideak” deitzen dena.
15. Artikulua – Ezinbesteak
Samaniego Luxury Resort enpresak ez ditu bere betebeharrak, edo zatiren bat, beteko ezinbesteko kasu bat gertatzen bada, hauxe egitea zailduko edo berandutuko lukeena.
Ezinbestekoa Samaniego Luxury Resort enpresaren kontroletik ihes egiten duen edozein gertaera da, erreserba egitean gertatuko zela jakitea ezinezkoa zena eta neurri egokiekin saihestu ezin dena.
Samaniego Luxury Resort enpresak Bezeroari jakinaraziko dio ezinbesteko kasu bat gertatzen denean, gertatu ondoren gehienez zortzi (8) egun beranduago. Betebeharrak betetzea hamabost (15) egunez ezinezkoa baldin bada, Bezeroak edo Samaniego Luxury Resort enpresak egindako erreserba deuseztatzeko aukera izango du, eta orduan Bezeroari bere dirua itzuliko zaio.
16. Artikulua – Froga araua
Behar den banku-informazioa sartzea, Baldintza Orokorrak onestea eta erreserba baliozkotzea alderdien arteko ostalaritza-kontratuaren onestetzat hartzen da, idatzizko sinadura baten balio berdinarekin.
Erreserba Baldintza Orokorrak Espainiako legeen menpean daude. Auziren bat baldin badago, gaztelaniaz dagoen erreserba-formularioak fedea ematen du.
Baldintza Orokor hauekin eztabaida edo auziren bat baldin badago, Bezeroak bere erreklamazioak idatziz bidali behar ditu Samaniego Luxury Resort enpresaren Bezeroarentzako arreta-zerbitzura, posta ziurtatuaz eta jaso izanaren adierazpenarekin, hurrengo helbidera: Constitución kalea, 12, 01307 Samaniego (Araba).
Erreklamazio eskaerak erantzunik ez badauka edo porrot egiten badu, hartu izanaren datatik kontatzen hasita, Bezeroak hiru (3) hilabeteko epea dauka Kontsumobidekin (Samaniego Luxury Resort enpresak bere menpean dagoen kontsumo-bitartekaritza zerbitzua), dohainik harremanetan jartzeko.
Bitartekaria, modu independentean eta inpartzialean, alderdiak gerturatzen saiatuko da, irtenbide adiskidetsua lortzeko. Bezeroak bitartekaritza-errekurtsoa hasi, onartu edo errefusatu dezake. Bitartekaritza-errekurtsoa erabiliz gero, alderdiek bitartekariak proposatzen duen konponbidea onartu edo errefusatu dezakete.
Bitartekaritzak edo judizioz kanpo arazoa konpontzeko modu guztiek porrot egiten badute, auzia Espainiako auzitegi eskudunei bidaliko da, prozedura-arau espainiarrak aplikatuz aukeratu direnak.